Harremana

Gurekin harremanetan jartzeko:

esan@esantradu.com

Hiriaren erdigune

01001 Vitoria-Gasteiz

Whatsapp: 661 22 13 10
Tel: 945 148 718

Zerbitzuak

????????????????????????????????????

Arreta pertsonaleko zerbitzua eskaintzen dugu, lan bakoitza profesionaltasunez eta seriotasunez eginez. Halaber, ondorengo zerbitzuei dagokienez aholku emateaz gain, inolako konpromisorik gabeko aurrekontuak emango dizugu:

  • Itzulpenak zuzena, alderantzizkoa eta zinpekoa. Eguneroko lana dugu. Administrazio-testu ugari itzultzen ditugu, baina zientzia, teknologia edo merkataritza arloetako —eskuliburuak, katalogoak— testu ugari ere lantzen ditugu .
  • Web orriak itzultzea. Zuzenean itzul ditzakegu, bezeroaren edukien kudeatzailean bertan (CMS).
  • Transkripzioa. Soinu digitaleko artxibo guztiekin egiten dugu lan, baina baditugu ere aspaldiko audio edo bideoko zintak transkribatzeko gailuak ere. Interneteko doako FTP zerbitzuak erabiltzen ditugu hodeian zenbait artxibo konpartitzeko.
  • Interpretazioa – Aldi berekoa eta ondoz ondokoa.

Ibilbidea

EliEz dago konponbiderik gabeko arazorik!, edo hori da behintzat Elik esaten duena, zailtasunen aurrean adoretzen den horietakoa baita. Programa berri bat ikasi behar bada, izapide anitz egin behar badira edo…, bat-batean ordenagailuren bat gauza arraroak egiten hasten bada, berak lanari ekingo dio; Elik askotan ondokoa esaten du: hainbat eta lasterrago konpondu, orduan eta arinago has gaitezke gure gauzekin. Abentura-filmekiko duen zaletasun handiak loturaren bat izango du horrekin guztiarekin?

Aurkezpena

Esan adin-nagusia da jada! 18 urte bete ditugu eta epe honetan ahalegin guztia egin dugu gure bezeroei merezi duten arreta eskaintzeko.

Gure puntu sendoenetako bat beharrei premiaz erantzutea da. Bezeroak lan bat “atzo” behar bazuen —eta hori gero eta ohikoagoa da—, hementxe gaitu, lanean hasiko gara eta gure lehentasuna “ahalik eta lasterren” eta “ondo egina” jaso dezala izango da.